歌词坐标
EU原文歌词
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo
Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu
Ikasten
akatsetatik, herri bezala
barkamena eskatzen, ixilik egoten
gehiago entzuten, aukeratzen
denbora aprobetxatzen, kantak egiten
ikasten, ikasten
haurrengandik, liburuetatik
agureengandik, beste kulturetatik ikasten
iraganetik ...orainetik ...etorkizunetik
zugandik ...nigandik ...guregandik
Ikasten
Hau ez da behin ere gelditzen
Ikasten, beti nire adimena zabaltzen
ikasten, momentu oro




