Maravillas

Maravillas 歌词

流派Rock Roll
时长4:06
原文语言EU
浏览量69.5K
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira? zein dira oihuka mintzo direnak? norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan gertatuak ikara; bortxaren bigarren izena zein dira deitu gabe datozenak? gogoan dut orain aspaldiko aholkua ez fida herraren mirabe denaz norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan argaren zilar uretan iluntzeetan ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? agur ahizpak eta senitarteko guztiak agur lagunak eta jolasten ginen tokia adio ene larraga maitea norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan erriberako izarretan nafarroan