FAQ

FAQ 歌词

流派Rock Roll
原文语言EU
浏览量62
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Neurtu al duzu inoiz Nahi duzuna eta behar duzunaren tarteko distantzia? Egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti-guztia? Inoiz, inoiz Aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan Bilatzen zenuena? Isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria? Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz? Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe? Ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan zahartzen? Inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz Norantz bota lehenengo pausoa? Ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria? Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz? Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora? Inoiz erre zintuen su horrek berak Argitu zizun jarraitzeko bidea Ibili, erori eta altxatzearen oinarrizko legea Ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauza dira