Markanokin Ameriketara

Markanokin Ameriketara 歌詞

ジャンルAxe
時間2:44
原文言語EU
閲覧数1.2K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Kanta berri batzuek dituguz atara aitzen emoten gatoz herri honetara. Arioplanuan juateko asmuetan gara bihar urtetzen degu Ameriketara. Hamahiru lagun gera guztiok argiak ez gaitu bildurtuko hotzak ez euriak. Bizirikan etortzen bagera erdiak kontauko dizueguz guk hango berriak. Bihar urtetzen degu guztiok aidian ikusiko gaituzu agurka bidian. Ondo urtetzen besku daukagun idian ez gera etorriko beste urte bian. Nueva Yorkera guaz lehenengo runbuan handik Brasileraino berriz hurrenguan. Gero Polo Nortera hirugarrenguan bazterra bilauko degu badago munduan. Polo Norten ei daude hain paraje baltzak harako egin dituguz aproposko galtzak. Eskuetan harturik galtzairuzko lantzak galdu ez gaiezen han hotzak edo hartzak. Aparatu hau eiten urte bian lana hortan gastatu degu geure diru dana. Biderako ere, berriz, bihar degu jana horreatik eskatzen degu errialtxo bana.