Gora ta gora beti

Gora ta gora beti 歌詞

ジャンルAxe
時間4:49
原文言語EU
閲覧数26.8K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. Gorantza doa agudo kapitala eta Lapurdi beti dago apala, aldrebesturik dago mundu zitala, konformatzen ez bagara ze pekatu mortala! Gurea ez da bizi-modu normala lurra lantzeko haitzurra eta pala, lanaren truke kobratzen erreala. Benetan da miserable euskaldunon jornala. Munduan ezin bizi daiteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa guztiz argala, kriseiluen oiloa ez da postre formala. Obrero eta nekazari leiala, zuena ez da errenta liberala. Diru zikinak putre motzak bezala botatzen dizu gainera hortxe bere itzala. Jabeek dute kontzientzi zabala, kaskatu dute gure lurren azala, baina Lapurdi ez da hain zerbitzala; burruka garbian dago hori da printzipala.