Gaztelugatxe

Gaztelugatxe 歌詞

ジャンルAxe
時間4:43
原文言語EU
閲覧数10.6K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Seirehun urte inguru Kosta aldean zen gertatu Itsasgizon zahar batek Behintzat hala zidan kontatu Enbat itzelak Gaztelugatxen Untzi eder bat zuen hondatzen Euskaldunontzat barruan Altxor haundiak ei zekartzan Igaz udako goiz batez Eguzkiaren lehen printzez Jo nuen itsas barrena Bihotza dardara eginez Murgildu nintzen ur gardenetan Arakatu ongi hare-haitzetan Han zegoen tinkaturik Goroldioak estalirik Indar guztioz bultzatzen Altxor kutxa zabaldu nuen Atzera egin ninduen Uhin haundia altxatu zen Inor ez zapaltzeko gogoa Zapalduak ez izatekoa Hau da gure urguilua Altxor guztien iturria Eta hau hola ez bazan Sar nazatela kalabazan Ipui txit barregarriak Kontatu nizkizuen plazan