Mode

Mode 歌词

流派Axe
时长3:41
原文语言EU
浏览量1.9K
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Mutil zuzena, tipo normala, gorputzez ez naiz meharra, armarioa irekitzean hasten da nire marmarra, praka pare bat pasatutxoa, bestea kutre samarrra, gure ama zen niri zer jantzi seguru zuen bakarra, jazteko ezer onik ez eta kalera irten beharra! Alkondaratik fularretara saltoka daukat begia, batak itzali besteak erre ohi dute nire aurpegia, nabarmentxoa, hotza, motela, nauna eta argia, izpilu oker traidore horrek non dauka bere egia? alde batera neutroa nago bestera sexiegia. Konbinaketak egin nahi eta sortzen zait logaritmoa, luzimenduko bizio honek badauka bere monoa, hiru ispilu pitzatu ditut, hau ez da oso sanoa, ingredienteak baditut baina falta zait nire tonoa, ideia gabe nago berriro eta dendara noa.