Kalera noa ihesi

Kalera noa ihesi 歌词

流派Axe
时长4:31
原文语言EU
浏览量4.1K
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Ni bizi naiz baserrian animalien erdian, bertsotan kontatuko dizuet mundu guztiak dakian nola nagoen mendian bizidunen hilobian. Jaikitzen naiz egunero oilarrak jo ta gero, lanetik eta lanera beti nola ninteke hain ero! Kalera aldegin edo sartuko naiz gerrillero. Lanez banago asea ordaina ez da luzea, mendi goietan egonagatik hauxe da nire leizea emaidazu guraizea urra dezadan haizea. Kalera noa ihesi neure gurdi eta guzi, ez naiz menturaz han ere ongi ibiliko lehendabizi, baina ez ninteke bizi baserrian bezain gaizki. Agur baserriko mendi, hil arteko urkamendi, hiltzeko bada ere zugana berriro itzul banendi, mundua ez dabil ongi edo nauzu ero haundi.