Isiltasunaren Hots Hutsa

Isiltasunaren Hots Hutsa 歌词

流派Metal
时长10:04
原文语言EU
浏览量383
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Bizitza erazten duen iriztuak zeruaren ispilua apurtu du Heriotzaren aurrean belaunikatzeko. Gauzatu da gaua betikotasunean. Behelainoa eta ezereza denboraren iluntasunean nahastu dira. Ipar Haizearen ezpata hotzak baso eta ibaiak izoztu ditu bere eztenkadaren aintzinean. Bakardadean pausatzen diren gauak... Elur maluetan galtzen den zeruaren negar aiena... Isiltasunaren hots hutsa... Ilargi betearen begiradak behelainozko itsaso marduletan islatzen du mendi tontorren itzalaren samindura. Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko, itzalen munduko gidari, iluntasunaren jabea. Bere itzalaren babesean, egunsentiaren ametsa gauzatu bitartean Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.