歌词坐标
EU原文歌词
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Ahaztuak gaituzu,
Ez gaude historian,
Ez dugu jada izenik
Gezurren munduan.
Irakurri gabeko
Liburuen hitzak;
Soilik guk dakigu
Bizirik gaudela.
Ahaztuak gaituzu,
Oihuka gabiltza
Baina ez dago inor
Ahotsa entzun dezan.
Ausikitzen dugu
Haizea noraezean.
Ausikitzen dugu
Harrizko hesi bat.
Lerroaz haraindi
Ohartuko ez zara
Hemendik betiko
Joaten garenean.




