Gernikako arbola

Gernikako arbola 歌词

流派Axe
时长2:59
原文语言EU
浏览量13.6K
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Gernikako arbola da bedeinkatua Euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua Mila urte inguru da esaten dutela Jainkoan jarri zuela Gernikako arbola. Zaude bada zutikan orain da denbora eroritzen bazera arras galdu gera Ez zera eroriko arbola maitea baldin portatzen bada Bizkaiko Juntia. Laurok hartuko degu zurekin partea pakian bizi dedin euskaldun jendia. Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko jarri gaitezen danok laister belauniko. Eta bihotzetikan eskatu ezkero arbola biziko da orain eta gero. Arbola botatzia dutena pentsatu Euskal Herri guztian denak badakigu. Ea bada jendia denbora orain degu erori gabetanik eduki behar degu. Beti egongo zera udaberrikoa lore aintzinetako mantxa gabekoa. Erruki zaite, bada, bihotz gurekoa denbora galdu gabe emanik frutua. Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko, gerrarik nahi ez degu pakea betiko, gure lege zuzenak hemen maitatzeko. Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari pakea emateko orain eta beti. Baita indarra ere zerorren lurrari eta bendizioa Euskal Herriari.