歌词坐标
EU原文歌词
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Elkarri zuzendutako begirada
Oroitzapenetan galdutako bihotz bat da
Eta zuk
Eraman nauzu
Zoriontsu nintzen garai haietara
Bidali gabeko gutunak bueltaka
Entzun ez dituzun hitzak buruan gordeta
Doan
Amodioan
Maite zaitudala agertzen dute eta
Zuri idatzitako hitzak orrian
Korapiloak baizik ez ditut eztarrian
Zugan
Utzi ditudan
Muxuak daude bide erdian
Zelai berdeetan hostoak lurrean
Karrika hotzetan aurkitzen zaitut aurrean
Goazen
Aurrera goazen
Har nazazu besoen artean
Hegaz doaz hegaz
Nire sentimenduak
Hegaz
Zureganantz doaz
Lora daitezela zure barnean




