Hamaika

Hamaika 歌词

流派Ska
时长3:38
原文语言EU
浏览量749
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Bi mila eta bateko irailak hamar, non hintzen orduan? Ez al duk oroitzen gau horretako sargoria? Irailak hamabi, pizti zaurituak bihotza bistan zuzenean mina, edonon dolua piztu telebista! Manhatan, heroiak, New York, Afganistan euliak ahoan, belatzak zeruan munduan urtean hilko balira gosez hiru mila baina ez da berdina horiek egunero hiltzen baitira. Ez dute gauez amesten eta egunero esnatzen dira hamaika iraila, mila Bagdad, gora begira!! Egunero altxatzen dira hamaika iraila, mila Bagdad eta bakarrik bizi nahian. Dorreak erortzen ez diren herriak existitzen dira World Trade Center zero-gunetik hegoaldera han ezin da leihotik burua bota izutzen bazara atetik goizero gosea sartzen denean. Libre!! Palestinar herria, harrien duintasuna. libre!! Iraken erresistentzia, herria da insurgentzia. libre!! Abu Graib, gure lotsa, entzun torturaren hotsa. libre!! Guantanamo, Kabul, mundu guztiko kartzelak.