歌词坐标
EU原文歌词
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Arrazoia ere galdutako unean
Esperantzarako astirik gabe,
Zure gorrotoa lagun mina dudala
Mutu dago jada nire barrena.
Barkamenaren lasaitasuna
Leuntzaile dut zauri honetan.
Harresiaren suntsipenean
Dago askatasuna.
Arrazoiaren erotasuna
Irteera gabeko.
Nire barne sua itzalia da
Zure uren artean / etsipenak jota.
Galtzaile sentitzen hasia naiz
Guda honetan.
Harrotasunak amaitu dira.
Borrokarako ere indarrak agortuak
Ur tanta bezala itxas erdian.




