Terapia

Terapia 歌词

时长2:38
原文语言EU
浏览量253
歌词坐标

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
18
Gaixotasuna zabaltzen ari da Eta diagnosiak gero eta gehiago dira Usteltzen ari naiz Mundu honekin batera Galduta gaude Noraezean. Ez badakigu zein den gaixotasuna Nola jakin behar duen tratamendua Baina diagnosiak hainbeste direnean Nik jakin nahi dut zein den terapia. Zein da terapia? Inmunitate sistema ahultzen ari da Babesik gabe gaitzaren aurrean Beranduegi iristen bagara Galdu egingo dugu gure azken trena Eta hor gaude, mikroskopio batean Gora eta behera, elkarrekin dantzan Lentearen bi aldetan gaudela Jakingo al dugu azkenean? Zein da terapia? Sufrimendua ohitura bihurtzen denean Tolerantziak anestesiatu egiten gaitu Ni ondorio batetara iritsi naiz jada Birusa ni neu naizela Birusa gu geu garela Baina zein da terapia?