Aupa gizona

Letra de Aupa gizona

GêneroAxe
Duração2:56
Idioma originalEU
Visualizações10.4K
Coordenadas da letra

Letra original

EU
A tradução ainda não está disponível. Exibindo a letra original.
18
Aupa gizona, jaiki mutil! Atzar emazte ta neskatil! Borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil, Euskal Herria diagu zai, presoak eta hilak ere bai, abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai. Borrokari, luza zaidak eskua, huna hemen nerea zabalik, euskaldunok banan banan hiltzea, otso beltzak ez dik beste nahirik. Euskadiren alde loturik bagare, goaz borrokara nagusituko baikare. Gerokoak geroko utzi, gaur herriak ziok: nahi diat bizi. Aupa gizona... Otso beltza gauaren gauaz heldu, artzainak zebiltzala kalakan, goizean goiz, odolez gorrituak hamaika ardi hilak belarditan. Artzai kalakari, atsoa iduri, har makila eskuan eta lotu etsaiari. Anaien aurka ez habila, otso beltzarentzat atxik makila. Aupa gizona... Agur, agur, andere askatasuna. Agur, agur, biharko Euskadi. "Iguzkitan dantzatuko gaituzu" errana diot maitenoari. Besoak loturik ez dugu festarik nola dantzatuko biok belaunikaturik. Lehenik urratu katea, gero libro izanez dantza egitea. Aupa gizona...