가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Gaueko itzal ilunak
Ixilik oihuka
Ta berriz bakarra
Bere besoetan
Orduan hiriaren negarra
Sentitzen da
Ta neure barnean
Gau erdiko eztanda
Izarren eragina
Dena menperatzen
Ta mila belarritan
Bero xuxurlatzen
Iluntasunaren
Soinu krudelak
Gaueko itzal ilunak
Berriz taupadaka
Ta ametsetan nahiak
Bihurtzen dira beltz
Orduan indatsua dena
Dardarti dago
Orduan gezurrek
Erraiak samintzen
Izarren eragina
Dena menperatzen
Ta mila belarritan
Bero xuxurlatzen
Iluntasunaren
Soinu krudelak
Soinu krudelak
Arnasa moztu dutenek
Odol ta heriotzez
Mintzatzen direla
Laztatzen dizute
Behin eta berriz
Esku zikinez
Egunsenti arte
Izarren eragina
Dena menperatzen
Ta mila belarritan
Bero xuxurlatzen
Iluntasunaren
Soinu krudelak




