Goizaldetik gaualdera

Goizaldetik gaualdera 가사

장르Axe
길이6:18
원문 언어EU
조회수869
가사 좌표

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
18
Goizaldetik gaualdera eguzkia zerutik erori da berotuz ene barnea arima lotan dudala. Goizaldetik gaualdera udarako elurra urtuz doa asetuz ene egarria arima lotan dudala. Gaualdetik goizaldera larrosaren arantzak ezin kenduz iraganaren saminak irensten al dit arima ? Goizaldetik gaualdera haizeak dakarkit zure irria laztanduz ene ezpainak arima lotan dudala. Goizaldetik gaualdera lur gazian ametsak erein ditut urratuz ene bidea arima lotan dudala. Gaualdetik goizaldera bihotzez bihotz zure bila noa iragana eutsi nahiean. Zu zinen eta zu gara gaueko argia; ilunabar hotz honetan nire ilargia. Zurekin, maitea, nire zauriak itxi egin dira; zu zara ene egia su, lur, aire, ur ... zu ! Zu zara, maitea, esnatu nauen taupada itsua; ahaztutako maitasun haren sua ... zu ! Goizaldetik gaualdera ...