가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Gure Violeta maitea
Dantzan egizu martxea
Len eskuineko ankea
Bai eta gero bestea
Begira euskal jendea
Bihotza pozez betea
Apurtzen berdin katea
Eta zapata parea
Sekulan ez nun uste nik
Hain aldakorra zinenik
Ameriketan sorturik
Gure aldera sarturik
Munduan ez da besterik
Hau baino ederragorik
Nola egon jakin barik
Hil eta gero bizirik
Hauxe da martxa alarguna
Oso gutxitan entzuna
Nahiz ta Txilen famaduna
Zuk zihur ez dakizuna
Violeta Parra laguna
Kantari oso ezaguna
Gaurtik erdi euskalduna
Da soinu hau egin duna





