Kaka zuretzako

Kaka zuretzako 가사

장르Axe
길이3:19
원문 언어EU
조회수3.7K
가사 좌표

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
18
Kaka zuretzako ta kaka niretzako, hauxe da gauza ederra mundu guztientzako. Bertso berri batzuek nahi nituzke kanta, gustatzen zaionikan inor baldin bada; historia guztia izango da kaka, nola egin behar dugun guztiok banaka. Kaka zuretzako .... Nahiz aberatsa izan, igual dala pobre, kaka egin beharko dugu egoteko libre; mediku frantses batek eman du ordena, hilgo dela bertatik kaka eiten ez duena. Kaka zuretzako .... Aberats jende hoiek ezin dute egin, egiten dutena ere gutxi eta zirin; jango baldin balute baba ta artoa, egingo lukete ba mokordo bapoa. Kaka zuretzako .... Baserri ondoan nuen mokordoa ikusi, luzean ba zituen zazpi arra t´erdi; huraxe mokordoa, guztiz atsegina, luzea ta lodia, gustora egina. Kaka zuretzako ....