Herriaren Taupada

Herriaren Taupada 가사

장르Rock Roll
길이5:02
원문 언어EU
조회수620
가사 좌표

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
18
Mundua mundu izan danetik Hona gizakien itauna "nondik gatoz eta nora eta goaz?" Dogu betiko esaunda Galdera honi erantzutea Sarri bihurtzen da trauma Ur zakar hontan gaur murgiltzeko Sendo behar dogu arrauna. Lehengo garaian dogu adibide Historuaren ikasgaia Ondo ezagutu nahian bagabiz Heldu beharreko kaia Zeinek ez dauka ezagututa Esaldi honen esanahia?: "gizakiak beti eztropozuka Ta oztopo betiko harria". Etorkizunaren norakoa; iparra edo hegoa Itxasoaren urdin zabalean Herriaren taupada "haizeak nora, banderak hara" Ez gutzako leloa Indartsu hazitako sustraietan Herriaren taupada. Oraina dogu abagadune Ez eiteko barriro hau bera Halan da guztiz gorde behar da Ontzat dogun hainbat era Zer esan geinke geure hizkuntzaz Arbaso zaharren hizkera? Ez daigun ahaztu ama euskerea Ekarri hitzetik hortzera!