가사 좌표
NL원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Gau ilun horrek izan nahi zuen
Elkartasunaren bide berri bat
Malkoz beterik entzun genuen
Urrun zegoenaren irria
Agertu zinen ta lau hitzekin
Ulertu genuen bakoitzarena
Orain orriak ordezkatzen du
Gure lekua, zure izena
Bihar hemen, izango gara
Harresi honek gu banandu ahala, zurekin
Irribarre batekin
Pauso bakoitzak
Urruntasun hotza bihurtuko du
Garaipen hazi berri bat
Zulo batean isolaturik
Zaunka artean makurtu barik
Oihu egiteko indarrik gabe
Negar egiteko malkorik gabe
Hutsune berri bat hemen barruan
Ureztatzeko gure kemena
Zauri berri bat herri honetan
Gogoratzeko izan garena




