가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (Bis)
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (Bis)
Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (Bis)
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (Bis)
"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (Bis)
pazientziz pasa hitzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (Bis)
Deabruak daramala
interesatua, (Bis)
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua. (Bis)




