가사 좌표
NL원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera
Irabazi duten atsedena hartzera
Marinelak
Arrantzaleak
Olatuen taupadak
ekarri ditu etxera!
Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak
Haiek jasotzeko portuan daude hutsak
Dendari txiki
Eta handiak
Elkar batzen ditu
itsasoaren hizkuntzak!
Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza
Baina itsas andre bat ozenki zaie mintza
Gaur nahi beste
Ohar zaitezte
Zuek bizitzeko
guk galtzen dugu bizitza
Legatzak lau euro eta hegaluzeak hiru
ongi dakizue ez dela anitz diru
Hiper eta super
merkatu horiek
izerdia merke erosten ari zaizkigu




