가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Ez naiz turkiar bat
Alemania berrian
Palestinarra ez naiz
Lurralde okupatuetan
Gizaki beltza ez naiz
L.a-n edo hego afrikan
Belfast-en ez naiz bizi
Baina bai euskal herrian
Ta hemen ere ikasi dugu
Inoiz ikasi behar ez genuena
Ez nago ertamerikan
Ez jugoslabia zaharrean
Georgia edo abkhasian
Inoren mugen zainketan, baina
Hemen ere ikasi dugu...
Ez naiz ume koskor bat
Brasileko kale ahaztuetan
Hirugarren munduko
Beste biktima bat ez naiz, baina
Hemen ere ikasi dugu...




