Ni naiz

Ni naiz 가사

장르Ska
길이3:08
원문 언어EU
조회수872
가사 좌표

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
18
Ni naiz herriko apaiz "Don Julian Txabola" Nere Rha: kristoren odola. Madrilera joan zena dinamitarekin Nik bataiatu nuen urte terdirekin. Ni naiz txapelagile "Boinas Elosegui" Bi esku, hamar orratz, guraizea begi. Tregua eman zuten zinta famatuan Nere txapel bat zeukan komunikatuan. Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa Hori guztia, euskalduna naiz eta Ni naiz txikitero bat "amen" baino "eman". Hankek han uzten naute herriko tabernan. Atso han hartu nuen ardo bete kopa Eta argazkikoei egin nien topa. Ni naiz lorito zahar bat bide ertzekoa, Arandako kafean bisitatzekoa. Senideak bidean datozkit astero, "Gora ETA" esaten dut galdetu ezkero. Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa Hori guztia, euskalduna naiz eta Ni naiz lorito zahar bat psikoanalista Ni ere atxilotu ETAkoa naiz eta Ni naiz lorito zahar bat psikoanalista Kaiolan sartu naute ETAkoa naiz eta. (BIS) Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa mugalaria, autopista kazetaria, telebista erantzulea, terrorista, ordenadora, izen lista Hori guztia, euskalduna naiz eta