가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Burdin hotzak eskua erretzen dizu.
Itzalean zaude izkutuan,
baina aurpegia ematen.
Egoera larriegi zuretzat,
galduta zaude baina gutxienez
badakizu nora joan.
Buru izoztua, bihotz sutsua,
zaila da biak izatea,
baina hori da daukaguna.
Izotzak bihotza itzaltzen du!
Suak, suak! Burua urtzen du.
Burdin hotzak eskua erretzen dizu.
Itzalean zaude izkutuan,
baina aurpegia ematen.
Errepidean gorpu bat,
beste arima bat infernuan,
baina etsai bat gutxiago.
Hiltzen banaiz ez zait inporta,
baina hiltzen bada nire kausa
ezertarako hil nintzen.



