가사 좌표
EU원문 가사
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Errealitatea argazkitan
Den dena bi dimentsiotan
Falta den hirugarren bat
Nonbaiten galdu ostean
Kartoizko betaurrekoak
Plastiko gorri-urdinaz
Ikusi ahal izateko
Ikusten ez duguna
Dimentsio galdua
Begiradaren subjetibotasun distortsionatzailea
Altuera eta zabalera
Nahi duzunetik begira
Baina sakontasuna
Irudikatu egin behar
Irudi zapalak
Hitz zapalek lagunduta
Dena horrela ikusita
Non da dimentsio galdua?
Distantzia
Funtsezkoa da zabaltzeko eremua
Mugimendua
Lagungarria ezagutzeko angelu ezberdinak






