Kartzela

Kartzela 歌詞

ジャンルRock Roll
時間5:06
原文言語EU
閲覧数1K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Ahaztuko al naiz kanpoko guztiaz? Ahaztuko al naiz aurpegietaz? Ahaztuko al naiz eguzkiaz? Ahaztuko al naiz hiriaren zarataz? Ahaztuko al naiz haizeaz? Zulo txiki batetik sartzen Zaidan kanpoko kontaktua Airea erreziklatzen Ez den zulo hontan Ahaztuko al naiz koloreetaz? Ahaztuko al naiz lurraren usainaz? Ahaztuko al naiz euriaz? Zulo txiki batetik sartzen Zaidan kanpoko kontaktua Airea erreziklatzen Ez den zulo hontan Egunak joan eta hamar urte hauetan Karratu hau buruz ikasia daukat Saiatuko naiz hegazti begiez begiratzen Kanpoko koloreak laztantzeko, sentitzeko Denbora arinago igaro ezean Hil egingo al dira nire sustraiak? Zulo txiki batetik sartzen Zaidan kanpoko kontaktua airea erreziklatzen ez den Zulo hontan, kubo hontan, Kartzela hontan