Hiri gris honetatik

Hiri gris honetatik 歌詞

ジャンルAxe
時間7:06
原文言語EU
閲覧数878
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Gaua mantso abailduz doa badiaren lo hitsean. Esperantzak galdu dira, ezinbestean, bere malko gazietan. Ero modura nabil izar baten atzetik; garagardoaren aparretan ametsak ito zaizkit. Eta nik ez dakit ausnartzen hasi ala gogor ekin ! Askatasun adreiluz gure barnean itxaropena nahi nuke eraiki ! Ke artean itzali al da zure begien dizdira ? Hasperen kolpez bustirik, iraganean, kiskalitako desira. Noraezean nabil izar baten atzetik; garagardoaren aparretan ametsak ito zaizkit. Eta nik ez dakit ausnartzen hasi ala gogor ekin ! Hiri gris honetatik zure ezpainen itsasaldera nahi nuke ihesi ! Uhinen artean nabil eta ez dut iparrik, garagardoaren aparretan ametsak ito zaizkit. ... hemendik urrun Euskal Herrira; hemendik urrun harizti artera; hemendik urrun zeru urdinera; hiri gris honetatik ... zure ezpainen itsaso aldera !