Ekaitzaren Deiadarra

Ekaitzaren Deiadarra 歌詞

ジャンルMetal
時間7:09
原文言語EU
閲覧数365
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Urduritasun handiaren erdian, haizeak orro egiten duen bitartean, argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute. Milaka trumoik infernuaren ateak zabaltzen dituzte. Haizeak itsasoa du astindu eta honen saminak altzatzen dituen olatuak itsasontziaren barrunbeak atseden gabe madarikatzen ditu. Laztura airean hedatzen da. Iluntasun gorenak gure oroimenak izutzen ditu. Jainkoek ezin dute ezer egin! Itsasoaren gorrotoak banatzen gaitu. Milaka irudik ene izatea oinazetu dute, ahanzturaren sakontasunean erortzen naiz. Ene bizitza osoa nire begietan isladatzen da, badaki azkena dela! Itsasoak bizitza seneratu du borroka hau amaituz, marinel baten bihotza irentsiz. Hau da Jainko Urdin gorenaren jokaera! Menderatze bakoitzeko erauzt en du bizitza bat.