Irudi Biluztuak

Irudi Biluztuak 歌詞

ジャンルRock Roll
時間4:24
原文言語EU
閲覧数7.4K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Zergatik galdu ziren erantzunak? Nora egin zuten ihes hitz goxoek? Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak? Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean, Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela. Denboraz kartazala, biok aldatu gara, Non sartu zara? Ze leku gelditu zen bilatzeko Errudunik ez zela ikusteko Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari. Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean, Amets ezkutuen isiltasunean. Zergatik galdu ziren erantzunak Nora egin zuten ihes... Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak. Denboraz kartazala, ta ziur, biok aldatu gara, Non sartu zara? Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko. Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean, Amets ezkutuen isiltasunean.