Zure kemena

Zure kemena 歌詞

ジャンルRock Roll
時間4:31
原文言語EU
閲覧数1.2K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Argiak gorde diranean kriseilutan ilunak kaleen luzea balztutean zaratotsak apaldu egin dira baztar guztietan hiria lotaldi ixilean murgiltzean,otoitzean.. Hona inguratu zara nirekin amestera Txikitan ardura barik bizi nintzala orduak luze igaro ziran egunetan bai kezkarik gabeko garaiak iragan ziranak nire baitan ernetu da hazia hauxe da haurmina. Hemen barriro zaukadaz zure oroitzapena aurrera egiteko beharrezko dodan kemena Bizitza honen arnasa bilakatu zan zure azken hatsa Nire urratsa neketsua danean sentitzen dot zure arrastoa hemen nagizun animatu makalaldian dana ilunduta orain ikustean gogoan zaitut,ez zagoz baina bai zure arnasa,bai... Nire ibilbidean bakarrik noanean suspertu egingo nauzu haurtzaroan bezala aurrera beti eginez oztopoak gora behera zure hizpide lasaia dot orain akorduan Hemen barriro zaukadaz zure oroitzapena aurrera egiteko beharrezko dot......zure kemena.