Zure Bidean

Zure Bidean 歌詞

ジャンルRock Roll
時間4:03
原文言語EU
閲覧数1.1K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Bidai hau laburregia da Zulo ilunean negar egiteko Zurea ez den borroka Mingarri batean burua galtzeko Aldatu aurpegi hori Utzi denborari bereak egiten Ez jarraitu beldurrari Ez dizu utziko zarena sentitzen Zuk ere badaukazu Argia ikusterik Zuk ere izan nahi duzu Askea zure bihotzarekin Ahaztu sufrimendua Besarkatu gogor ondoan duzuna Gozatu bizitzarekin Maitatu arnasa bukatu artean Ikasi pauso bat ematen Eskuak lotuta hondoratu gabe Ibaia izango baita Itsasora iristeko indarraren jabe Zure irribarre batek, duen indarra Ez galdu, oroitu, izan zarena Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak Aurrerapauso bat eman, zure bidean