Forjarien kanta

Forjarien kanta 歌詞

ジャンルAxe
時間2:16
原文言語EU
閲覧数2.1K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Gaur forjariak lana utzirik gatoz guztiok kalera, labeak oso itzaldurikan jaikera bat egitera, mailu, burdin ta gainerakoak botarikan bazterrera; ez degu nahi guk berriro sartu lehengo tokira lanera. Dinbili danba! goiz eta gaua, su eta keian tartian, sosegu eta deskantsu gabe gure buruen kaltian; horregatikan lanak utzita gatoz guztiok batian. Gora bai gora beti, gora forjariak! langile trebe zintzo da mailukaria. Lurpera ta lurpera beti nagusia! ez digute egingo nahi duten guztia. Ez badigute ematen arrazoia guri, ez badigute ematen behar legez ongi, su emango diogu gure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari. Hiru babarrun jatiagatik horrenbeste neke, pena; erdi ahuldua aurkitutzen da forjariaren barrena. Gure kontura egin oi dute nagusiak nahi dutena, langileen bizkarretik gizendu dute beren poltsa dana. Oso goizetik lanian hasi su eta keian tartian, dinbi ta danba! gelditu gabe guztiz illundu artian, arropa denak puskatzen eta osasunaren kaltian. Ez badigu guri jornalik haunditzen, berriro gu ez gera lanera biurtzen; arrazoiakin degu gehiago eskatzen, iñorgandik ez gera gu ikaratutzen. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen biar aiña ogi, sua emango diogu gure fabrikari eta nagusiaren etxe guziari.