Bautista Bazterretxe

Bautista Bazterretxe 歌詞

ジャンルAxe
時間2:43
原文言語EU
閲覧数1.9K
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Bautista Bazterretxe mutiko pijoa, niri gurdi ardatza (Bis) ostuta dihoa. Beltzak eta txuriak ikusiko dituzu niri gurdi ardatza (Bis) ematen ez baidazu. Gurdi ardatza ezik itai ta area besteren behar gabe (Bis) badaukat neria; sega, poto, labana, gainera bostortza ferian erosia (Bis) daukat nik zorrotza. Nire idi pareak dauzka zintzarriak lepotikan zintzilik (Bis) koilarez jarriak; gainera uztarriak ta kopetakoak ontza urre honekin (Bis) erositakoak. Zerorrek nahiko gauza duzula diozu baina gurdi ardatza (Bis) niri ostu didazu. Pagatu behar duzu larrutik ederki ez baduzu ardatza (Bis) entregatzen aurki. Buru gogorrak badu berekin kaltea ez dudan gauza nola (Bis) nahi duzu ematea? Zentzuak galdurikan aurkitzen zerade, bestela behintzat horla (Bis) ariko ez zinake. Gezur ta abar zabiltza, Bautista, tranpian; Zu bezain gezurtirik (Bis) ez da probintzian; Zure berri dakite inguruko denak, ibiltzen dituzula (Bis) gauza besterenak.