Aldeak

Aldeak 歌詞

ジャンルSka
時間4:10
原文言語EU
閲覧数626
歌詞座標

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
18
Guzti bat erdibitzeaz hasi bi parte ateratzen dira eta alde bat geratzen da beti bestearen kontrakoan badakigu ezberdinak direla eta ez dute berdin izan behar hori da normalean aldeak ezberdintzen dituena alde txarraren alde txarrena besteek baztertutakoa azken bukaeraren azkena arazoaren gakoa itzalaren alde ilunean lerro guztien bestaldean beti bakarrik egon direnak izatera ohituak gara besteak gara gu, egin kontu haiek gara, urrun daudenak inor ez gara gu, egin kontu beraientzat ez direnak badakigu ezberdinak garela eta ez dugu nahi berdinak izan gu hementxe hau geurea dela suertatu zaigun aldea baina kasu guztietan bezala sakonean begiratzean alde honetatik ikusten bada zuek zaudete bestean