Amayur gaztelu beltza

Testo di Amayur gaztelu beltza

GenereAxe
Durata4:42
Lingua originaleEU
Visualizzazioni4.7K
Coordinate del testo

Testo originale

EU
Traduzione non ancora disponibile. Mostriamo il testo originale.
18
Amayur gaztelu beltz ori -berreun gudari oso sumin- zaintzen zaituben zaldun onak Naparra-aldez egin dabe zin. Izkillu gorriz zenbat gazte bildur-bako menditar lerden. Eta horreik, Yatsu jaun horreik, Jabier'eko zaldun gure. Ikurrin bat -kate ta lili- torre goitijan zabal dago. Bera salduko daun semerik mendi honetan ezta jayo. Amayur'ko ate-zain horrek zidar-turutaz oyu egik. Baztan ibarran zenbat etsai, arrotz-gabe eztago mendirik! Etsiturik Amayur dauko Miranda'ko konde Españarrak. Horreik bai burnizko janzkijak, ta urrezko ezpata-sagarrak! Berekin dator, bai berekin, Lerin'go eto horren semia. Txakur txarrak jango al dabe, herri-bako zaldun dongia. Goiko aldetik hasten dira, hasten dira subaga-otsez. Horma-kontretan zenbat zurgu, eta gezi zorrotzak airez! Baña torrean zabal dabil, ikurrin bat -kate ta lili-. Nok zapaldu ete dagikez berrehun gudari orok zoli? Amayur'ko gaztelu baltza -iausi yatzuz torre goitijak-. Baña, arrotza, etzadi geldu, napar-seme dira guztijak. Harresi gorri, zubi ausi, -zein gitxi diran zaldun horreik. Erijo, samurño zakije aberri-min baitabiltz eureik. Miranda'ko konde gaizto horrek jo egixuz zidar-turutak. Ikurrin bat -kate ta lili- eztau laztanduko axeak. Berrehun gudari oso sumin gaztelu-pian dagoz illik. Ordutik ona -zenbat laño-, Naparruan ezta aberririk.