Aita-semeak

Testo di Aita-semeak

GenereAxe
Durata2:39
Lingua originaleEU
Visualizzazioni3K
Coordinate del testo

Testo originale

EU
Traduzione non ancora disponibile. Mostriamo il testo originale.
18
Aita-semeak tabernan daude, Ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharko dugu Behi gizena auzoan, Berriro ere ez da faltako Trapu zaharrik kakoan. Eta lapurrek ohostu dute Guk gendukana etxean, Eta gu gaude erdi biluzik Beti inoren menpean. Hondamendia gertatu zaigu Geure etxean horrela, Guztiok bizi nahi dugu baina Nola biziko bestela? Geurea dugu erru guztia Geurea dugu osoa, Ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Baina gaztea naiz eta daukat Etorkizuna eskuan, Ez zaigu hilko Euskal Herria Ni bizi naizen artean.