Aspaldian Utzitako Zelda

Testo di Aspaldian Utzitako Zelda

GenereRock Roll
Durata4:33
Lingua originaleEU
Visualizzazioni2.5K
Coordinate del testo

Testo originale

EU
Traduzione non ancora disponibile. Mostriamo il testo originale.
18
jakin nahi nuke nork betetzen duen orain nik utzitako zelda ea entelegatzen duen hormako izkribu tipia: "eroria burrukara" ea alboko zeldatik inork hots egiten dion komuneko plastikozko tuberia soltatuz telefono bezala mintzatzeko ea hango egunak eternal dirauen, gauak izotzezko, egunsentiak esne garratza diren ea errekuentoan mirilatik so egiten duen begiak [surveillir et punir] inor ikusten duen, edo jadanik inor ere ez [denak ala inor ez] jakin nahi nuke ihes egin genuenok benetan ihes egin genuen ala ihes egitearena, bizitzen irauteko aitzaki hutsa izan zen