Zugana, Manuela

Paroles de Zugana, Manuela

GenreAxe
Durée3:19
Langue originaleEU
Vues1.3K
Coordonnées des paroles

Paroles originales

EU
Traduction indisponible. Les paroles originales sont affichées.
18
Zugana, Manuela, nuanian pentsatu, uste det ninduela deabruak tentatu; ikusi beziñegin naiz enamoratu; ojala ez bazinan sekulan agertu. Amorioz beterik esperantza gabe, zergatik egin zinan bihotz honen jabe? Zuk esan behar zenduen: hemendikan alde, egiaz ez naiz ni bizardunen zale. Ahaztu nahi zaitut baina ezin, ezin ahaztu, zure amorioak burua dit galdu… Orain behar zenduke bihotz hori bigundu, eta maitagarri horrek pixka bat lagundu. Barkatu behar dituzu nere erokeriak, zuri begira daude nere bi begiak; garbi, garbi esan ditut nere ustez egiak, soraturikan nauka zure arpegiak. Gabean ibili naiz guzizko ametsetan: Donostian nengoela Andre Marietan; eta ikusi nuela herri hartako plazan erdian zebilela Manuelatxo dantzan.