Espadantza

Letra de Espadantza

GéneroAxe
Duración3:25
Idioma originalEU
Vistas2.4K
Coordenadas de la letra

Letra original

EU
La traducción todavía no está disponible. Mostramos la letra original.
18
Gerra oihurik nahi bazendu hau duzu ezpatadantza, lur zahar honek eskatzen du erraietatik bengantza. Eztarri-ezpatak alerta, kopla eder ta zorrotzak, ez gaitezen sekula gerta geure etxean arrotzak. Mende luze isil latzean mihietatik zintzilik, egun ilumpe garratzetan gogo gintuzkete hilik. Baina egia ulertzeko entzun gauzabat bakarrik: herri harro hau ehortzeko ez da sortuko indarrik. Jo ezak, lagun, sano gogor panderua ta guitarra, batasun indarrak dituk hor, hau duk aire herritara! Oi albokari, izan zintzo, putz egiok adarrari, odol beroa zaiguk mintzo, lot guztiok burrukari.