Baldorba

Letra de Baldorba

GéneroAxe
Duración3:52
Idioma originalEU
Vistas9.4K
Coordenadas de la letra

Letra original

EU
La traducción todavía no está disponible. Mostramos la letra original.
18
Ezkil gabeko elizen eremu emankorra, giza murzuriko zure ardientzat. Oi Baldorba! eguzki eta haize idor; mahats-ardo ibai, galbumarena. Lur gorri, harri landu, mailu eta xixelaren kantu. Gitarrazko alakiketan Armeniako kanun ahots urratuan. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Zure irriño erromanikoa erdi izoztu eta leloturik utzi zuen madarikatuaren izena nahi dut. Oi Baldorba! ezazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Oi Baldorba! zutaz oroit eta zuri nagozu. Kantu bat laburra da eta pentsa zuk, esaten ez dizudan hartaz. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.