Txakurraren partia

Songtext von Txakurraren partia

GenreAxe
Dauer2:24
OriginalspracheEU
Aufrufe2.3K
Songtext-Koordinaten

Originaltext

EU
Noch keine Übersetzung verfügbar. Der Originaltext wird angezeigt.
18
Gu gazte giñadela txalupa guziak zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean begi erne, abilla, ez zen zaunkaria ihes zihoan arraia harrapatzailea Seme esango dizut nola gertatzen zen puñittutako arraia, suelto batzuetan legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan. Lana horren saria 'txakurraren partia' deitzen genuen guziok, ongi merezia maitea-maitea zen txakur ehiztaria txalupa betetzen zuen anima gabeak. Unea etorri da zuri kontatzeko zer nolako txakurra zen gure Txuriko uhin izugarriak ez zuen izutuko arraia utzi baino, lehenago itoko. Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko bere lana beteaz jauzi zen Txuriko baga handi artean, ehiza ez utziko legatz handi batekin ito zen betiko.