Txikia naiz

Songtext von Txikia naiz

GenreSka
Dauer3:26
OriginalspracheEU
Aufrufe2.4K
Songtext-Koordinaten

Originaltext

EU
Noch keine Übersetzung verfügbar. Der Originaltext wird angezeigt.
18
Txikia naizela, txikiegia agian. Nik badakit zein den nire neurria. Eta zer, ez banaiz ni zu bezain haundia altuera berdinean ditugu begiak. Hementxe naukazu, berriro zure aurrean. Berriro ere borrokan lehena. Kolpeak jasaten ihes egin beharrean aurretik eta atzetik etortzen direnean. Baina ez naiz jauziko mila aldiz erorita ere, beldurra ez da uxatzen beldurra sentitzen. Eta ez naiz galduko mila aldiz aurkituta ere zure begiradak ez bainau izutzen. Nire zauria sendatuko dute biharko zure malkoek. Zaila zait benetan zergatia asmatzea, dena bertan utzi eta alde egitea onena litzateke orain momentu honetan, baina ez duzu lortuko nire lekutik kentzea. Eta ez naiz jauziko mila aldiz erorita ere, beldurra ez da uxatzen beldurra sentitzen. Baina ez naiz galduko mila aldiz aurkituta ere zure begiradak ez bainau izutzen.